XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskalerria galduko ba'litz, Europa'ko sustratum edo dana dalako ori ezagutzeko biderik onena galduko litzake, Euskalerriarekin batera....

Galera ederra izango luke Yakintzak.

Euskalerriko mami ta muñetan sartuta, Prehistoriako Aroari argi-egiten ote diogun, gabiltza.

Bideak, koba-zulo ta euskal-gogoa izango ditugu.

Bietan diraute (modu berdiñetan ezpada ere) Prehistoriaren berriak eta egiak....

Koba-zuloetan gelditu ziran, Histori-aurreko euskaldunen zenbait arrasto; ta, bizi geranon anima-zuloetan, berriz, orduko zenbait pentzakera ta sinismenkeri, ankaz-gora ta nahasian ba`daude, ere....

Iraun dute, beintzat, gaurko egunerarte.

Ez da, eten osorik izan, ordutik ona.

Oraintxe degu etenaren arraixkua; kultura ta arnasa berri auek ebagiko digute Euskalerri zaharrarekin genduan lotura....

Ala ba`litz, Prehistorirako bideak galduko giñuzteke betirako.

Etenak lotu, utsuneetan zubiak egin; eutsi gureari....

Erne, Euskaldunak; berandu dedin baño lehen.